Asteburu honetan Otsagabia 1900. urtera itzuliko da Orhipean festaren baitan

Ostiral gauean sorginek Anduña ibaian behera suarekin helduko dira Otsagabiara eta euren konjuro batek herria 1900. urtera eramanen du. Egun handia larunbatean izanen da zeinetan garai bateko lanek, ohiturek eta janzekerek hartuko duten protagonismoa. Jai handia bilakatu da Orhipean eta herri osoaren parte-hartzea erdietsi du.  Gaur jakinda asteburuan izanen dela antolatzaile lanetan dagoen Santi Goienetxe […]