Egun On, Auñamendi! Navarra XXI Nafarroa, Aezkoako Bedratzi Taupadak eta Erronkariko konexioa

Saioa Foru Hobekuntzaren 40. urteurrenaren harira sortu den dinamika ezagutzen hasi dugu Saul Arandigoienen laguntzaz. Ondoren, Beñat Barberena Aezkoako Bedratzi Taupadak azken festaz ekarri ditugu gogora larunbatean izanen baita azken festa. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko azken berriak ekar zitzan. Izenburua: Azaroaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aurkezpen bira abiarazi du Navarra XXI Nafarroa ekimenak

2022an 40 urte beteko dira Amejoramendua indarrean ezarri zutenetik. Efemeride hau aintzat hartuta 110 herritarren saretze ekimen batek honen inguruko hausnarketa saioa abiarazi eginen du. Honen karietara, bihar Ezkarozen aurkezpena burutuko dute eta irekiak daude nonahi euren aurkezpenak egiteko. Honen inguruan, bertako kidea den Saul Arandigoienekin solastu gara. Informazio gehiago nahi izanez gero: Navarra XXI […]