Egun On, Auñamendi! Navarra XXI Nafarroa, Aezkoako Bedratzi Taupadak eta Erronkariko konexioa

Saioa Foru Hobekuntzaren 40. urteurrenaren harira sortu den dinamika ezagutzen hasi dugu Saul Arandigoienen laguntzaz. Ondoren, Beñat Barberena Aezkoako Bedratzi Taupadak azken festaz ekarri ditugu gogora larunbatean izanen baita azken festa. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko azken berriak ekar zitzan. Izenburua: Azaroaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Bedratzi Taupadak jaia, Lehen sektorea balorean jartzen eta Erronkariko konexioa

Aurten ez da Aezkoako egunik izan baina Aezkoa Kultur Elkarteak herri desberdinetan ekimenak egin ditu udan zehar. Asteburu honetan Aezkoako Bedratzi Taupadak egitasmoaren azken festa ospatuko dute Garraldan. Honen inguruan bertako kidea den Beñat Barberenarekin elekatu gara. Ondoren, Cederna Garalurrek lehen sektorea balorean jartzeko eginiko lan saioak landu ditugu Nahikari Uriarteren laguntzaz. Bukatzeko, Erronkariko azken […]

Aezkoako Bedratzi Taupadak amaiera festa ospatuko da Garraldan azaroaren 6an

Uda osoan zehar herriz herri zenbait ospakizun burutu dira Aezkoako eguna ordezkatuz. Ekimen guzti horiek Aezkoako Bedratzi Taupadak egitarauaren baitan kokatu dira eta datorren azaroaren 6an emanen zaie bukaera Garraldan ospatuko den festarekin. Festa giroa ez da faltako ezta lan egiteko aukera ere eta horretarako bolondresen bila dabiltza. Hau guztiaren inguruan Aezkoa Kultur Ekimeneko Beñat […]

Aezkoako eguna bedratzi taupadetan zatituta

Aurten ere ez da Aezkoako Eguna ospatuko baina honen ordez Aezkoa Kultur Elkarteak Aezkoako Bedratzi Taupadak ekimena jarri du abian. Ekimen honek, Aezkoako herri bakoitzean ekitaldi bat egitea du xede udan zehar. Asteburu honetatik hasi eta irailera bitarte zenbait ekitaldi izanen ditugu. Hau guztiaren inguruan Aezkoa Kultur Elkarteko Oihane Ordoñezekin hitz egin dugu.     […]