Genero indarkeria antzemateko ikastaroa abian jarri dute Auñamendi mankomunitatetik

Datorren azaroaren 23an eta abenduaren 4an ekinen diote ikastaro berri bati. Genero indarkeriaz eta hau bera nola antzeman dezakegun ezagutzeko tresnak emanen dizkigunak. Ikastaroa Auñamendi Mankomunitateak jarri du abian eta bertako kidea den Leire Remirorekin izan gara guzti honetaz solasten. Leire Remiro Irati irratian

Trapalan antzerki konpainia ezagutzen

Horrela ibili gara bertako kidea den Ariane Irure Alvarez lagunarekin, Trapalan antzerki konpainia ezagutzen. 13 urte daramatzate euren pasioa den antzerkia egiten, plazaz plaza, areto txikietan antzezten eta publikoarekin gertutasuna sentitzen. Urte guzti hauetan zehar hainbat lan egin dituzte beste hainbeste egilerekin, baina konstante bat izan da kritika soziala eta politikoa euren jardunean, Arianek adierazi […]

Sexu indarkeria eta berdintasuna lantzen

Hautu hori hartu du Auñamendi Gizarte Zerbitzuetako mankomunitateko hezitzaileak. Berarekin , Amaia Ubaurekin, hitz egin dugu antolatu berri dituen bi tailerren inguruan, Lehena sexuz banandutako sentsibilizazio tailerra bat dugu maskulinitate berrien inguruan mutilengan eta indarkeria atzemateko tailerra emakumeengan. Beste tailerra sexu indarkeriari nola aurre egiten zaion irakatsiko diete gazte eta ostalaritzako langileei. Amaia Irati irratian, […]