Egun On, Auñamendi! Emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako eguna eta Karrape irratia

Gaurko saio hasieran, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzeko. Gaurkoan azaroaren 25a izanda eta Ariben arratsaldean mobilizazioa egonik Gure Aizpea elkarteko Paloma Sarasola Etxarterekin izan gara. Izenburua: Azaroaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kontzentrazioa deitu dute Ariben

Gaur izanen da deialdia, arratsaldeko 17:30, Pirinioko emakume sareak eta Gure Aizpeak antolatuta, gaur baita emakumearen kontrako indarkeriaren kontrako eguna. Honen inguruan luze eta zabal aritu gara Gure Aizpea elkarteko Paloma Sarasola Etxarterekin. Pirinioko emakumeen sarea tresna garrantzitsua dela aitortu digu non emakume ezberdinek lanean diharduten euren aldarriak lantzeko. Paloma Sarasola Irati irratian