Gaur hasiko da Mugaz Gaindiko Uskararen Astea

Iturzaetako Bortu Martxetan piztutako grinak bultzatuta Xiberua eta Zaraitzu arteko harremanak sendotze bidean eratutako ekinaldia da. Uskara ardatz hartuta mugaz gaindiko erlazioak areagotu eta normalizatzea litzateke funtsa eta hortara dator Uskararen Astea. Ligin hasiko da tailerra baten bitartez, gerora Ezkarozen errepikatuko dena. Bertan uskararen egoeraz eztabaidatu eginen dute, muga bi aldeak harilkatzen duen hizkuntzaren egoeraz […]

Xiberoa, Erronkari eta Zaraitzu batuko ditu Bortu Martxak

Iaz ekin zitzaion bideari Bortu Martxan. Xiberoako , Zaraitzuko eta Erronkariko bizilagunen arteko harremanak sendotu eta saretzen laguntzeko ekinaldia izan zen zeinetan 40tik gora lagun hartu zuten parte. Garaian abeltzainek zuten harreman horiei jarraiki zubiak eraikitzea zen helburua euskara bidea izanik. Iazko arrakasta ikusirik aurten errepikatzea deliberatu dute eta hala eginen dute larunbata honetan goizeko […]