Yerma Buena disziplina anitzetako ikuskizuna igandean Agoitzen

Arantxa Villanueva dantza konpainiak hainbat kolaborazioekin batera aurrera eramaten duen musika, dantza eta antzerki emankizuna dugu Yerma Buena. Dantza konpainia hau 10 urte daramatza dantza desberdinak lantzen Zangotzan eta trilogia bat jarri zuten martxan. Trilogia horretako saioa da Yerma Buena eta Agoitzen egondako egonaldi batean prestatu zuten. Ohiko bidelagunetatik aparte Agoitzeko Dantzari taldeko 10 bolondresek […]