Euskaraldian umoreak eginen du Ztandap Pirinioetan

Euskaraldiaren bueltan Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai izanen ditugu bere umorezko obra berriarekin Nafar Pirinioak zeharkatzen. Ztandap du izenburu emankizun berri honek eta Luze edo Motzen ostean prestatutako bakarrizketa dugu. Egunerokoan emakumezkoen aferak eta egoerak umore puntu batekin lantzen ohi dituzte. Gaur, maiatzaren 15ean Aurizberrin, bihar Zubirin eta maiatzaren 24an emankizun berri honetaz gozatu dezakegu. […]