Pirinioetako DBHko ikasleen topaketekin konexioa

Gaur Pirinioetako DBhko ikasleak Erronkarin batu dira zenbait dinamika aurrera ateratzeko. Egun osoan zehar euskaraldia aprobetxatuz zenbait joku eta lan egin dituzte elkarrekin. Egunaren errepasoa egiteko Naroa, Selma eta Amane izan ditugu gurean. GORA PIRINIOA ETA EUREN GAZTEAK!    Naroa, Selma eta Amane Irati Irratian:

Euskaraldia prestatzeko makinaria martxan

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da Euskaraldia. Euskararen erabilera eta ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa. Hori prestatzeko gaur arratsaldeko 19tan Etxabarrengoan batzar irekia deitu da batez ere bi aste horietan egonen dena. Honi buruz solastu zaigu Idoia Zabaltza euskara teknikaria.     Idoia Zabaltza Irati Irratian:  

Egun On, Auñamendi! Neurogarapena eta hezkuntza, Covid gakoak eta Euskaraldiaren balorazioa

Gaurko saioa neuro-garapenaz eta hezkuntzaz solasten hasi gara Eloy Capapay terapeutaren laguntzarekin. Ondoren, Elhuyar fundazioko Ana Galarragak Covid 19aren gakoak ekarri dizkigu. Gaurkoan, gaitzaren berrinfekzioetaz solastu zaigu. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Euskaraldiaren balorazioa egiten. Izenburua: Abenduaren 10eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Agoitzen Sarean euskaraz eta Euskaraldia

Kolaborazio zahar bat berreskuratu dugu, Idoia Zabaltzarena alegia. Gaurkoan bi kontu ekarri dizkigu, alde batetik Agoitzen izanen den ikastaro baten inguruan hitz egin digu. Sarean euskaraz du izena ikastaro horrek eta gazteei zuzendua da, interneten euskara sustatzeko ahalegina bat izango zena. Bestetik, geroz eta gutxiago geratzen da azaroa amaierarako eta hantxe izanen da Euskaraldia, beraz […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, pilotarien egoera eta sarean euskaraz egitasmoa

Gaurko saioan Auzperriko liburutegian izan gara Mari Mar Agosen eskutik bertako nobedadeak ezagutzen. Gaurkoan sortzear den Irakurle taldeaz aritu gara. Ondoren, Naiz irratikoek Mikel Larunbe pilotarien ordezkariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Sarean euskaraz ikastaroaz eta Euskaraldiaz elekatzen. Izenburua: Urriaren 15eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegiko berriak eta Euskaraldia

Gaurko saioan Auzperriko liburutegian izan gara Mari Mar Agosen eskutik bertako nobedadeak ezagutzen. Bukatzeko, Naiz irratiak Euskaraldiaren inguruan Arrate Illarori (bertako koordinatzailea) eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Urriaren 1eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Irulegi irratiko albisteak, Hazparneko Zinegin film euskaldunen festibala eta Euskaraldia

Albisteak eta aroaren gorabeherak jaso ondoren, Irulegi irratiko kronika aditu dugu gurean. Musikarekin, Hazparnerako bidea hartu dugu Behe Nafarroatik. Zinegin festibaleko Matiu Bordato izan da Irati irratian. Hazparneko Ttattola gaztetxeaz ere mintzatu gara, tartean. Itzuleran, Auñamendi pilota elkarteko Aitor Zazpek asteburuko partidak aipatu dizkigu eta Idoia Zabalzarekin 2020ko azaro eta abenduan burutuko den Euskaraldia hartu […]