Ohiko artisau lan bat berreskuratzeko gogoz datoz Zura lantzeko eskola

Zaraitzun ematen ari diren eskola bera Aezkoan egiten saiatuko dira. Joseba Jauregi lagunak bere proiektu propioa garatzen dabil eta honetako bat formakuntzak ematea litzateke. Asmo horrekin aurkeztu zen Aezkoako Batzarre Nagusian ikastaro bat egin nahi zuela, zura lantzeko eskola helburu. Gaur honetaz solastu zaigu Joseba. Hona hemen kartela: Joseba Jauregi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta zura lantzeko eskola

Gaurkoan Aralar irratia bisitatzera joan gara. Bertatik aritu zaigu Martin Juanena laguna Larraun Lekunberriko kronika pasatzen. Ondoren, Joseba Jauregi izan dugu Aezkoan hasiko den Zura lantzeko tailerraren inguruan solasten. Izenburua: Irailaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko