Abaurregainan iaz sortutako Ezpelzaintza egitasmoak sekulako arrakasta lortu zuen eta horri helduta dator Ezpelzaintza2021 ekimena. Iaz ezpelaren haziak hartzen eta sailkatzen eman zuten denbora eta aurten Ezpel-Sitsaren hazkundea galarazi edo oztopatzean jarriko dituzte indarrak. Ekimena ezagutzen Nayara Tanitekin izan gara bera izan baita ekimen osoaren sustatzaile nagusia. Ondorio bat atera dugu, gu guztion ardura dela ezpelaren biziraupena eta ez garela biziraupen hori ziurtatzeko administrazioak zer egin dezaketen begira geratu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.