Euskarazko antzerki zikloa antolatu dute Auñamendiko Bitxiloreek

Auñamendiko Bitxiloreak Euskararen Ginkanara aurkeztutako 5 lagunek osatzen duten taldea da eta hemendik sortzen da euskarazko antzerki ziklo bat egitearen ideia. Ekainaren 27an hasi eta irailera bitarte hiru emanaldi antolatu dituzte Auritzen bat eta bi Aezkoan. Orain diru-laguntzen bila dabiltza eta ate desberdinak joz aritu dira egunotan. Bonolaguntza batzuk atera dituzte antzerki zikloa aurrera ateratzeko 5 eta 10 eurotakoak. Honen inguruan solastu gara bertako kidea den Iratxe Anduezarekin.

 

 

Iratxe Andueza Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu