Egun On, Auñamendi! Irati irratiko zozketa eta Xorroxin irratiko kronika

Gaurko saioa urteko saiorik jarraituena izan liteke gaur egin baitugu urteroko Irati irratiko zozketa. 17 sari banatu ditugu aurten Imanol Ubau eta Iratxe Anduezak lagunduta. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Urtarrilaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zatoia eta Aizpeako kobazuloen inguruko lan saioak eginen ditugu Irati irratian

Sekretua azaleratu dugu. Hilabete zenbait daramatzate Jesus Mascaraque eta Iratxe Andueza Zatoia eta batez ere Aizpeako kobazuloaren inguruan hausnartzen. Epipaleolitikoko bi kobazulo hauek hobeto ezagutzeko elkarrizketa sorta bat prestatu dute Irati irratian emateko. Gonbidatu guztiekin kobazulo hauen inguruko informazioa ezezik ikuspegi zabalago bat izatea dute helburu. Guzti honetaz solastu gara Iratxe Andueza lagunarekin. Iratxe Andueza […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako kobazuloen lanketa, liburutegiko berriak eta euskara sustatzeko tresnak

Gaurko saioa Zatoia eta Aizpeako kobazuloetaz solastu gara Iratxe Anduezarekin, honen inguruan lanketa egin behar baitugu hiru-hilabete honetan. Ondoren, Auzperriko liburutegira jo dugu, Mari Mar Agosen ahotsetik azken berriak jasotzera.  Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara euskara sustatzeko tresna berrien inguruan solasteko. Izenburua: Urtarrilaren 7ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Ikaskoli, Xiberoko produktuak ezagutu eta bertako ikastolak laguntzeko egitasmoa bueltan da

Zenbait urte daramatzan arren iaz ezagutu genuen Xiberoko ikastolek abian jarritako ikaskoli egitasmoa. Iaz 1600 saski inguru saldu zituzten eta horrek Xiberoko bi ikastolei sekulako hauspoa eman zien. Egitasmoaren inguruan Ikaskoli egitasmoaren baitan dagoen Iratxe Anduezarekin solastu gara gaurkoan. Saskiak eskatzeko: Ikaskoliren webgunea Saskiak jasotzeko puntuak:Aezkoa (Aribe. Irati irratia)Erroibar ( Urrobi kanpina)Erronkari ( Santxona etxea)Auritz […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Ikaskoli egitasmoa eta Covid talde inmunitatea

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren, Xiberoko ikastoletara laguntza bideratzeko eta Xiberoko produktuak ezagutzera emateko abian jarritako Ikaskoli egitasmoa ezagutu dugu Iratxe Anduezaren ahotsetik. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz talde inmunitatearen inguruan aritu zaizkigu. Izenburua: Azaroaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Pirinioko soinu banda: 1. atala Zerrajeroina

Egoera berezi honek iniziatiba bereziak behar ditu eta horregatik bota genuen 10 kantuen erronka. Lehenak izan dira parte hartzen Angelines Rota eta Iratxe Andueza, Garraldako Zerrajeroina etxekoak. Ederki asko gozatu ditugu eurak aukeratutako abestiekin. Abestiak: 1-Bakean ala otzandua. Olatz zugasti 2-Pater noster. Zetak 3-Korapiloak. mor more 4- Zeinen politak garen. Pirritx,Porrotx eta Marimotots 5- Escriurem. […]