Tokiko garapen estrategikoa garatzeko prozesu parte-hartzailea abian jarri du Cederna-Garalurrek

Nafar Gobernuak Tokiko Garapenaren inguruko estrategia garatzeko agindu zion Cederna-Garalur elkarteari, Mendialde osoan garatu zezan. Prozesu honetatik ateratako proiektuak 7 milioi euroko dirulaguntzak izanen dituzte eta jada hasi dira lanketa egiten. Gaur arratsaldeko 17etan Ariben Pirinioetako entitateekin eginen dute bilkura lerro nagusiak markatzeko. Prozesuaz solasean aritu gara Vanesa Pau Cederna Garalurreko lagunarekin. Mahai teknikoak izanen diren arren jendearen parte-hartzea ahalbidetzeko formularioa jarri dute martxan.

Informazio gehio Cederna Garalurren

 

Vanesa Pau Irati Irratian:

 

Iruzkindu