Auñamendiak dantzan jarriko dituen taldea dugu Pipirripi dantza taldea

Bere garaian Aezkoan bazen dantza talde bat baina denbora aurrera joan ahala desagertu egin zen. Iaz Aitziber Villalbak eta beste zenbait lagunek Aezkoa Kultur Ekimeneko lagunei dantza taldea berreskuratzearen ideia komentatu zieten eta hauek zalantza izpirik gabe onartu zuten. Dantzak ikasteko irakasle bila jarri eta Agoizko Mikel topatu zuten zeina bi astetan behin etortzen zen euskal dantzak irakastera. Taldea sortu bezain pronto arrakasta handia somatu zen eta honezkero bi talde egitera behartuta sentitu ziren, txikiena eta handiena alegia. Handien taldearen parte dugu Iratxe Andueza eta berak lagunduta ezagutu dugu Pipirripi dantza taldea. Aezkoako egunean estreinako emanaldia eginen dute eta azarotik aurrera berriz ere elkartzen jarraituko dute.

 

Iratxe Andueza Irati Irratian:

 

Iruzkindu