Martxoaren 16tik 19ra eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Astelehenean egin bezala gaur ere izan dugu gurean David de Andres meteorologo afizionatua eta bere iragarpena eman digu datozen egunetarako. Aurrekoa oso fin ibili zen ziur oraingoan ere hala dabilela.

Iragarpena :

Osteguna (Martxoak 16): Asteko egunik beroena zeinetan 20 gradu edukitzera iritsi gaitezkeen. Hego haizea nagusi izanen da eta ez da prezipitaziorik aurreikusten. Egunaren amaieran zenbait goi hodei agertzen joango dira.
Ostirala (Martxoak 17): Giroa hodeiez betetzen joango da eta hego haizea indartsu joko. Tenperaturaren jeitsiera ere nabarituko da eta arratsaldean baliteke euri zaparradaren bat bizitzea.
Larunbata (Martxoak 18): Goizean giro hodeitsua izanen da, baina prezipitaziorik gabekoa. Tenperatura jeisten jarraituko du eta haizea baretzen joanen da modu aldakorrean. Arratsaldean oso posiblea litzateke euria botatzea nahiz eta ez izan kantitate nabarmenetan.
Igandea (Martxoak 19): Antizikloia nagusitzen joanen den arren giroa nahiko hodeitsua agertuko zaigu prezipitaziorik gabekoa eta ipar-ekialdeko haizea nagusituz, indar gutxirekin bada ere. Tenperatura apur bat igo daiteke egun honetan.

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu