Bidaia Irati ibaian zehar emakumeen lorratzen bila

Duela gutxi izan zen gurean Karekin Kulturako Kati Leatxe Ritual egitasmoaren inguruan solasean eta ez da geldirik geratu, beste proiektu berri bat baitakarkigu eskuartean. Irati ibaia ardatz hartuta emakumeen lorratzei segika “bitakora” koaderno bat egiten dabil hainbat lagunekin batera. Ilustratzaileak, historialariak, antropologoak,… jende asko bidelagun duela eraikitzen dabil proiektua zeina espero da abenduan argia ikustea. Proiektua Bidaia Iratira bertako emakumeen lorratzak du izena eta izana eta honetaz aparte ere ekintzailetza sari batzuetan izendapena jaso izanagatik ere galdetu diogu.

Ekintzailetza sarietan bozkatu nahi izanez gero hemen duzue aukera, bertan besteak beste Kati Leatxe, Amaia Izar Leache, Lluna Barquero eta Teresa Etxarri ditugu kategoria desberdinetan:

Navarra Emprende bozkatzea

 

 

 

  

Kati Leatxe Irati Irratian:

Iruzkindu