Gazteriaren behar eta proposamenak ezagutu eta lankidetza sustatzeko parte hartze prozesua jarriko da martxan Erroibarren

Auritzen egin bezala orain Erroibarrek ere martxan jarriko du gazteriarekin egin beharreko parte-hartze prozesua. Euren beharrak eta proposamenak ezagutu, elkartu eta etorkizunean elkarlana sustatu luke helburu prozesu honek. Prozesua bere Erroibarko udaletik irtendako ideia da eta Artelanek dinamizatuko du. Diagnostiko bat egin ostean planteamendua pentsatu eta lanari ekinen diote. Lehendabiziko ekinaldia ostegun honetan izanen da […]

Auritzeko feriak eta gazteriarengan abiatutako prozesua hizketagai Auritzeko alkatearekin

Hainbat kontu genituen hitzegiteke Josepe Irigarairekin eta datorren asteleheneko feriak aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu. Feriaren inguruan solastu gara bai baina baita abian jarritako gazteria ardatz duen parte-hartze prozesuaz ere. Azken honekin, oso pozik agertu zaigu ikusi baita Auritzeko gazteria prest eta gogotsu dagoela etorkizuneko Auritzen bere ekarpena egiteko.   Josepe Irigarai Irati […]