Udal plan estrategikoa eratzeko parte-hartze prozesua abiatu dute Artzibarko udalak eta bizilagun talde batek

Artzibar Pirinioan/Aurrepirinioan kokatuta dagoen ibarra bat da. 262 lagunek osatzen dute bere populazioa 18 kontzeju/udaletan banatuta. Azken 20 urteetan poblazioa mantetzea lortu duten arren, egoera irauli nahiean udal plan estrategiko bat martxan jarri nahi dute. Honetarako bertako bizilagunen parte-hartze eta laguntza baliatuz eramanen dute aurrera. Parte-hartze prozesu honetan udalak eta hainbat bizilagunek talde eragilea sortu […]

Egun On, Auñamendi! Prozesu parte-hartzailea Artzibarren eta 30 urte 30 taupada

Gaurko saioa Artzibarren hasi dugu, bertan udal plan estrategikoa eraikitzeko prozesu parte-hartzaile bat jarri dute abian. Prozesu horren gidaritza daraman lan taldeko Kattalin Barberrekin izan gara solasean. Ondoren, Garraldara gerturatu gara Gonzalo Santomárekin egotera, 30 urte betetzen baititu argazkilari profesionala bezala eta erakusketa bat antolatu du hori ospatzeko. Izenburua: Abuztuaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Elikadura subirautza, emakumeen parte-hartzea eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan biharko Pirinioko Emakumeen topaketak ardatz hartu eta bertan izanen diren bi hizlari/dinamizatzaile izan ditugu. Lehena, Gotzone Sestorain nekazaria zeina biharkoan elikadura burujabetzaz hitz egiten egonen den. Bigarrena aldiz, Mauge Cañada izan dugu solasean, parte-hartzeaz eta emakumearen garrantziaz. Bukatzeko Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Ekainaren 11ko saioa […]

Parte-hartzea eta elikadura subirautza landuko dituzte Pirinioko Emakumeen topaketetan.

Pirimakume sareak antolatu ditu larunbat honetarako Pirinioko Emakume topaketak. Hauen baitan Elikadura subirautza eta parte-hartzea izanen dituzte hizpide. Bi gai hauek landuko dituzten emakumeak izan ditugu gaur gurean, Gotzone Sestorain nekazaria eta Mauge Cañada dinamizatzailea. Amesten dugun Pirinioa irudikatzen jarraituko dute!   Gotzone Sestorain Irati irratian Mauge Cañada Irati irratian