Kulturarteko astea antolatu dute Agoitzen bizilagunen arteko zubiak eraikitzen jarraitzeko

Badira zenbait urte Agoitzeko eskolan jatorri desberdinetako kulturekin lanean dabiltzala Familien elkartearen bitartez. Lan horrek eraman zituen Nafar Gobernuko Laguntza programaren baitan kokatzera eta lanketa bereziak egitera. Horrek ema zion bide beste elkargune bati zeina eskola, haur-eskola, udala eta bizilagunak batzen dituena, betiere helburua argi edukita jatorri desberdinetako kultura horiek Agoitzen behar diren moduan artatuak eta zainduak izatea. Familiek elkargune hori baliatuz hainbat proposamen egin zituzten eta horietako bat izan zen Kulturarteko astea herrian zabaltzea, Agoitzek dituen kolore desberdinak erakusteko. Honen antolaketan dabiltza gure hurrengo bi gonbidatuak, Ana Cosin eta Eva Capel eta beraiekin batera errepasatu dugu aste berezi honen hastapenak eta programazioa.

 

 

 

Ana Cosin eta Eva Capel Irati Irratian

Iruzkindu