Flamasats enpresak ez du Agoitzen bere jarduna garatuko

Albiste txar bat eman zuten aditzera pasa den astean, Agoitzen 175-250 lanpostu sortu behar zituen Flamasats enpresak lantegiaren egokitzapenarekin eta garapenarekin ez jarraitzea erabaki baitzuen. Nafar Gobernuarekin eta Agoitzeko udalarekin izandako bilkura batean eman zuten erabakiaren berri eta Agoitz zein zonalderako kolpea izan da. Agoitzeko Gamesa itxi zuenetik eta 239 langile kalera bidali zituztenetik Agoitzeko udalak, Nafar Gobernua eta Sodenarekin estuki aritu da lanean Agoitzeko industriagunea bizi-berritzeko asmotan eta pasa den 2023ko otsailean Flamasats enpresak, bertan bere ekoizpena ezarriko zuela iragarri zuten. 2024ko urtarrilean jada baimen guztiak edukita ere, produkzioan arazoak zituztela eta ezarpena atzeratu egin zen eta azkenean pasa den astean eman zuten atzera egitearen berri, Agoitzeko udalaren, Nafar Gobernuaren eta Sodenaren haserre eta harridurarako. Guzti hau ederki asko azaldu digu Agoitzeko alkatea den Angel Martin Unzuek.

 

 

 

Angel Martin Unzue Irati Irratian

Agoitzeko udalak helarazitako prentsa-oharra:

NOTA-DE-PRENSA.2024-07-10FlamasatsAgoitz

Iruzkindu