Aezkoako komunalak ezagutarazteko prozesua abiaraziko dute Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Artelanek

Aezkoak abiarazitako prozesu parte-hartzaileari segida emanen diote uda honetan zehar antolatutako komunala ezagutarazteko irteera dinamikoekin. Iazko udan izandako Udako Euskal Unibertsitatearen Ikastaroetan landu egin zen komunala eta argi geratu zen asko dagoela honen inguruan lantzeko. Irteera bakoitzean komunal horri eman diezaioketen erabilera landu eginen da, erabilera hori bera edo komunala ederki asko ezagutzen duen jendearen parte-hartzearekin. Prozesu honek lur komunalen balioa nabarmentzea du helburu, baita honen inguruan egiten diren aktuazioak ezagutzea ere. Prozesua Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Artelanek elkarlanean eramanen dute aurrera. Hau guztia azaldu digute Aezkoako Batzarre Nagusiko kidea den Izaskun Zabalzak eta Artelaneko kidea den Oihana Loreak.

 

 

 

Oihana Lorea eta Izaskun Zabalza Irati Irratian

Iruzkindu