Euskal Herriaren nazio garapena ardatz izanen dute asteburuan Auritzen

Euskal Herriko nazioaren garapenaren hausnarketa saioa martxan jarriko du Nevadako Unibertsitateak asteburuan Auritzen bertako udalak eta Nabarraldek lagundurik. Nazioaren garapenean estatu izatetik autonomia izatera zer nolako garapena izan duen alor desberdinetan erakutsi eta zertan mugatzen gaituen gaur egungo egoerak erakutsi eginen dute hizlari desberdinek. Sinposiuma denez bertan ateratzen diren hitzaldi zein ekarpenak gerora liburu batean batuko dituzte eta Nevadako Unibertsitatearen bitartez editatu eginen dut euskaraz zein ingelesez.

Hau guztia ederki asko azaldu digu sinposium honen koordinatzailea den Xabier Irujo ikerlari eta irakaslearekin.

 

 

Xabier Irujo Irati Irratian

Iruzkindu