Euskal selekzioen alde GU ERE BAI!

40 urte betetzen dira lehen euskaldunak munduko sabaia, Everestako gaina, lehen aldiz zapaldu zuela. Horren harira asteburu honetan Gu Ere Bai dinamikak #IkurrinaMendian egitasmoa jarri dut martxan. Horretaz elekatzeko aspaldiko laguna den Patxi Gaztelumendirekin batu gara, berak maisuki argitu dizkigularik genituen zalantza denak. Duela 40 urte herri oso bat egon bazen Everesteko gainan asteburu honetan […]

Hamarrekoek Euskal Herria zeharkatuko dute

Zergatik diogu hori? Berriz ere gure artean Euskal Herriko Mus Txapeleta dugulako. Zonaldean asteburu honetan hasiko da, Eskola Tabernan, Atxikin eta Aribeko gasolindegian. Horretaz hitz egiteko, Mitxel Irigarai eduki dugu eta berak azaldu digu nola garatuko den aurtengo txapelketa. Eskola taberna: Izen ematea 17:00ak arte, Atxiki eta Gasolindegian 19:00ak arte Mitxel Irati irratian, entzun!

Egunon Auñamendi! Azaroaren 20an Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoratu ditugu

Ez da posible kantatu zuen Ruper Ordorikak bere adiskide Josu atxilotu zutela jakin zuenean; ez dela posible egingo zuen oihu batek baino gehiago duela 30 arte urte Madrilen hil zutenean. Bost urte lehenago GALek beste euskaldun bat hil zuen Bilboko bere kontsultan: Santi Brouard. Ane Muguruza elkarrizketatu dugu ezagutzera heldu ez zen bere aitaren heriotzaren […]

Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz Koldo Izagirre idazlearekin

Bertsoaren harria liburuan Euskal Herrian, plaza ezberdinetan dauden bertsolarien 21 eskultura aurkezten dizkigu Koldo Izagirrek. Aurreko astean hitzaldia eskaini zuen Iruñean, Bertso aroan. Aldamenean izan zituen Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Irati irratian Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz aritu da idazlea. Koldo Izagirre Irati irratian

Rufino Iribarren Arrese Munduko mus txapelketa jokatzen Baionan

Rufino Iribarren Arrese 1961eko udan joan zen Abaurrepeatik Ameriketara, bere anaien bidea hartuta. Ia 60 urte eman ditu Kanadan eta Mexikon eta oraindik Toronton bizi da. Aezkoara heldu berri bere istorioa kontatu digu, zinez interesgarria eta atsegin handiz entzun ditugu Lopeandia etxeko semearen kontuak. Duela bi urte mundu osoko euskal etxeek jokatzen duten Mus txapelketa […]

“Bazirudien Nafarroako historia idatzita zegoela, baina arkeologiak aldatu egingo du uste hori”

Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoaren adierazpenak dira, Irati irratian egin dituenak. Irailaren 28an Artzibarren egingo duten arkeologia tailerrari buruz hizketan hasi eta arkeologian apur bat sakondu eta Nafarroako eta Euskal Herriko historiari egiten ari diren ekarpenaz mintzatu da Oihane. Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabal entzun nahi baduzu.