Asteburuan Orhipean festaren edizio berri bat izanen da Otsagabian

Ostirala honetan agorrilaren 30ean gauez ibaitik jeitsiko diren sorginek Otsagabia 1900. urtera itzularaziko dute Orhipean jaiari hasiera emanez. Garaiko tokiak, ohiturak eta lanak erakusten dituen festa da Orhipean, zeinetan herri osoak modu batean edo bestean parte-hartzen duen. Interes berezidun festa honek milaka lagun hurbildu arazi egiten ditu Otsagabiara eta bertaratutako horiek aukera dute garaiko bizimodua nolakoa zen ikusteko. Gaurkoan berriz ere izan dugu gurean antolatzaile lanetan dabilen Sergio Itxaso laguna.

 

 

 

Informazio gehiago: Orhipean-en webgunean

 

 

 

Sergio Itxaso Irati Irratian

Iruzkindu