Sorginek Otsagabia 1900. urtera itzularaziko dute Orhipeanen baitan

Akelarre batek emanen dio gaur (abuztuak 25) Orhipean jaialdiari. Bertan naturari eragindako zauriak direla eta bertako sorginek Otsagabia 1900. urtera itzularaziko dute, Orhipeani hasiera emanez. Egun handia biharkoa izanen da eta bertan garaiko ogibideak ikusteko aukera izanen dugu. Guzti honetaz solastu gara Orhipeaneko antolatzailea den Sergio Itxasorekin. Egitaraua ezagutzeko: Orhipean programa Sergio Itxaso Irati Irratian: […]

Egun On, Auñamendi! Orhipean eta Bertsolari aldizkaria

Saio honetan Otsagabiara joan gara, asteburu honetan bertan ospatzen baita Orhipean festa. Honen inguruan Sergio Itxaso izan dugu gurean solasean. Ondoren, Bertsolari aldizkaria ezagutzera joan gara Beñat Hach-Embareken eskutik. Izenburua: Abuztuaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

1900. urtera itzuliko dira asteburuan Otsagabian

Bi urteren ostean bueltan da Orhipean jaia. Aintzinako usadio eta lanak hizpide dituen jai honek 1900. urtera eramanen gaitu auzolanaren bitartez aurrera eginda. Honen inguruan, bertako antolatzailea den Sergio Itxasorekin solastu gara. Informazio gehiago eta egitaraua Orhipean Jaia webgunean     Sergio Itxaso Irati Irratian: