Frankismo garaiko emakumeen errepresioa jasotzen duen “Nombres que recorren el tiempo. Mujeres asesinadas en Nafarroa 1936-1948” liburuaren aurkezpena eginen da Agoitzen

Oroimen historikoaren zikloaren baitan ostegun honetan “Nombres que recorren el tiempo. Mujeres asesinadas en Nafarroa 1936-1948” liburuaren aurkezpena eginen da Agoitzeko Kultur etxean arratsaldeko 19:00tan. 4 urteko lanaren fruitua da eta Barricadaren abesti batetik eratorri zaio titulua. ostegunean Amaia Kowasch Velasco eta Aitor Garjon Irigoien izanen ditugu aurkezpena burutzen. Azken honekin, Aitorrekin izan gara bera lana apur bat gehiago ezagutzen.

 

Liburua liburu-dendetan dago jadanik edota Txalaparta argitaletxearen webgunean

 

Aitor Garjon Irigoien Irati Irratian

Iruzkindu