Uriz Pi ahizpen bizitza eta konpromisoa lantzen duen erakusketa martxan

XIX. mendearen amaieran jaiotako bi emakume dira Josefa eta Elisa. Pedagogian lizentziatu ostean garaiko hezkuntzan aitzindariak izan ziren, ez horretan bakarrik alor askotan euren etengabeko konpromisoa erakutsi zuten. Bi ahizpen historia biltzen duen erakusketa izanen dugu irailaren 17a bitarte Agoitzen eta honen inguruan Manuel Martorell “Pioneras. Historia y compromiso de las Hermanas Uriz Pi” liburuaren […]

Oroimena ardatz zikloa abiatu dute Agoitzen

Oroimena hitz larritan landuko dutena Agoitzen irailaren 19a bitarte. Erakusketak, hitzaldiak, omenaldiak, antzerkiak,… espresio anitzetako ekimenak izanen dira ziklo batean sartutak. Zikloaren nondik norakoak ezagutzeko Kultur arduraduna den Joseba Corera izan dugu gurean.     Joseba Corera Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Narratiba komunitarioko pantoumak, Karrape irratia eta Agoitzeko Oroimen historikoko zikloa

Gaurkoa Narratiba komunitarioko ikastaroan sortutako bi olerki eduki ditugu, “Zergatik idatzi nahi diozu Pirinioari?” galdera erantzunez Ainhoa Elizaldek eta Josu Jimenezek sortutako lanak eduki baititugu. Ondoren, Leitzara jo dugu, oporretatik bueltan baita Karrape irratiko Unai Zabaleta. Berarekin batera errepasatu ditugu leitzaldeko kontuak. Bukatzeko, Agoitzen izan gara Joseba Coreraren eskutik bertan burutzen ari den Oroimen historikoko […]