Ainarien inguruko dokumentala Agoitzen eskainiko da datorren igandean Emakumearen Eguneko egitarauaren parte. 80 minutu irauten duen dokumental honek garaian Erronkari,Zaraitzu eta Aragoiko Pirinioetako emakumeak zuten bizimodua lantzen du Anne Etchegoyen protagonista duelarik. Herriz-herri ibili dira dokumentala proiektatzen eta arrakasta zabala izan duela gaineratu genezake. Gaur Agoitzeko proiekzioa aitzakitzat hartuta Juan San Martin zuzendari eta produktorea izan dugu proiektuaren inguruan solasean, berak luzatu digu igandean Agoitzera gerturatzeko gonbidapena.
Juan San Martin Irati Irratian
Vm
P

Ainarak dokumentalaren trailerra: