Gaur estreinatuko da zinemetan Ainarak pelikula

Garai bateko ainarien bizimodua du oinarri Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak gidatutako filma honek. Anne Etchegoyen da bertako protagonista eta erakusten du zer nolako bizimodua zeramaten Erronkari, Zaraitzu eta Ansotik Maule aldera espartinak egitera joaten ziren emakume gazteak. Filmaz solasean Ritxi Lizartzarekin izan gara gaurkoan. Estreinaldia Golem zinemetan izanen da gaur. Halere zonaldean igande […]

Egunon Auñamendi! Enaren bideak Xiberuara, Pirinioetako emakumeen topaketa

Kataluniako berriak aztertu, Nafarroako errealitateari so egin, Euskal Herriko albisteak irakurri eta Aralar irratiko Martin Juanenak egunean jarri gaitu. Izabako Kurruskla kultur elkarteko Fernando Hualderekin asteburuko ekitaldiei buruz solas egin eta Pirinioko emakumeen topaketari buruz aritu gara Karmele Galarzarekin. Izenburua: Urriaren 22eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Enaren bideak ospatzen Izaban

Asteburu honetan Enaren bideak gogora ekarriko dituzte Erronkarin. Guk Kurruskla elkarteko Fernando Hualde izan dugu irratian. Zuberoara joaten ziren neska gazte haiek gogoan hartu eta ekitaldi sorta antolatu dute urriaren 26 eta 27rako. Modu berean igandean Sakanatik korrika abiatutako Aritz Ganboa artzaia ere heltzekoa izango da Izabara. Ongi etorria egin eta herri bazkari ederra eginen […]