Egunon Auñamendi! Itoizko urpeetan dauden lurretatik Zinemaldira, Pirinioetatik alfonbra gorrira

Ez dugu alfonbra gorria zapaldu oraindik, baina bihar Maddi Barber zinegileak Urpean lurra film dokumentala estreinatuko du Donostiako Zinemaldian. Gaur Irati irratian izan da Lakabeko laguna, dokumentalari buruz hizketan. Xanti Begiristainek ere Manexen istorio bat ekarri digu uhinetara. Eta ibar ezberdinetako deialdiekin, musikaren laguntzaz saio ederra izan da gaurkoa ere. Izenburua: Irailaren 19ko saioa Iraupena: […]

Egunon Auñamendi! Euskara ikasten 100 lagun eta Iratiko oihana eta inguruko biztanleak ikertzen Dylan Inglis

Egunon Auñamendi! saioan albisteak eta eguraldiaren berri jakin ostean, Pirinioetan euskara ikasteko aukeraz aritu zaizkigu AEK-ko lagunak. Bisita atsegina izan dugu gainera Irati irratian, gaurkoan Dylan Inglis etorri zaitugulako estudiora. Aralar irratitik Martin Juanenak beraien eskualdeko berriak eman dizkigu eta Aezkoako Gazte asanbladak udako sariketako zenbakiak deskubritu ditu irratian eta zuzenean. Izenburua: Irailaren 17ko saioa […]

Dylan Inglis Irati irratian

Iratiko basoari buruzko ikergaia landuko du datozen egunetan Inglaterratik Euskal Herrira etorritak Geografia eta Antropologia ikasle eta ikerlaria. Irati irratian bisitan izan dugu eta euskara eta euskalki ezberdinak nola ikasi dituen jakiteko baliatu dugu. Euskaldun berria da, eta Euskal Herria iparretik hegoaldera ezagutzeko parada izan du Euskarabentura ekimen ibiltarian ere. Dylan Inglis Irati irratian

Baditugu zenbaki saridunak!

Eguberrietako zozketa egin dugu gaur goizean, eta baditugu sei zenbaki saridunak. Irati Irratiaren izenean, mila esker parte hartu duzuen guztiei. Sarietarako produktuak jartzen lagundu duzuen taberna eta salguneei, txartelak saltzeko lana borondatez hartu duzuen norbanako guztiei eta txartelak erosi dituzuenei. Zuek egiten duzue posible Irati Irratia! [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Getzen egitekoa den hiltegi berriaren inguruko xehetasunak jaso ditugu gaurkoan. Mikel Petrirena abeltzaina izan dugu gurekin horretarako. Bihar abuztuaren 15a da, eta urtero Orreagako bataila gogoratzen da egun horrekin. Etxabarrengo Elkarteko Mikel Del Riok kontatu digu aurten zer egingo duten, eta Xabier Irujo historialariaren ekarpena ere izan dugu. Izenburua: Abuztuaren 14eko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Presidente kargua hartu du gaur Uxue Barkosek, eta Irati Irratian zuzenean jarraitu dugu ekitaldia. Tokiko irratiei ere tarte bat egin diegu, eta Aralar eta Karrape irratiak bisitatu ditugu. Esako urtegiaren egoeraren berri ere izan dugu eta Agoitzeko jaien prestaketen ingurukoak ezagutu ditugu. Izenburua: Uztailaren 22ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]