Nobedadeekin dator aurtengo Erroibarko eguna
Sanferminak amaitu eta hurrengo asteburua izan ohi dute erroibartarrek beren eguna ospatzeko garaia. Aurten uztailaren 20 eta 21ean egokitu zaie, larunbatean ekitaldiak Erro herrian eginik eta betikolez egun handia Sorabileko parajean ospatuz. Urtero jende asko batzen da ekimen honen bueltan, erroibartarrek topo egiteko eguna dute eta aurtengoa berdin berdin izanen dela susma dezakegu, jada 350 […]