Tarraco-Oiasso erromatar bidea aztergai

7 urtetako lanak bildu ditu Juan Mari Martinez Txoperena “La vía romana Tarraco-Oiasso en Navarra y otros caminos mineros” liburuan. Gaurko aurkezpena aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu lan honen eta oro har erromatar garaiaren errepasoa egiten. Juan Mari Martinez Txoperena Irati irratian

Mugaz gaindi lankidetzak sustatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Ezkarozen

Gaurkoan Mugaz gaindiko lankidetzaz solasten ibili gara. Ezkarozen Nafar Gobernuko Kanpo ekintzetarako zuzendaritzak jardunaldi batzuk antolatu baititu, zeinetan azalduko diren zer nolako aukerak dauden elkarlanean zenbait proiektu bultzatzeko. Honetaz elekatzen aritu gara Peio Pellejero Mugaz gaindiko kooperazioaren arduradunarekin. Peio Pellejero Irati irratian

Martxoko Mendixut aldizkariari errepasoa

Gaurko eguna aprobetxatu dugu Mendixut aldizkaria eskuen artean hartu eta errepaso bat emateko. Errepaso horretan bidelagun hilabetero bezala Rita Labiano izan dugu irratian. Berak ere hurrengo aldizkariko zenbait eduki aurreratu dizkigu. Mendixut Aribeko Carrefourrean, Erburu Okindegian, Xankoi harakindegian eta Auritzeko La Borda aurki dezakezue. Rita Labiano Irati irratian

Bostehun eta zutik! ekimena aurkeztuko du Ernaik Garraldan

Gazte martxa bat abiatuko da aste santuan Ernai Gazte Antolakundeak antolatuta Zugarramurditik Elizondora, 500 urte eta gero gazte belaunaldi berriek Amaiurko setioan jardun zutenen borrokarako grina daramatela aldarrikatuz. Eskaintza formatiboa eta aisialdikoa ez dira falta eta honen aurkezpena datorren ostiralean eginen dute Garraldako Etxabarrengoan. Aurkezpena borobiltzeko bertso afaria eginen dute Josu Txoperena eta Idoia Granizorekin. […]

Pirinioko ekintzailetzaren erakusleiho eta pizgarri izan nahi duten jardunaldiak antolatu du Gupirinioa taldeak

Pirinioko mahaiko ekintzailetza taldetik eratorritako proiektu bat jarriko da martxan datorren asteburuan. Ekintzailetza jardunaldiak liratezke proiektu hura eta bertako ekintzailetzaren erakuslehio eta etorkizuneko ekintzailetzaren pizgarri izatea du helburu. Horretarako bertako zein beste zenbait tokietako esperientzien elkar-trukea izanen dute bertan. Jardunaldi hauetaz Gupirinioa lan-taldeko Naia Sanchezekin solastu gara gaurkoan. Programa eta inskripzioa egiteko ekintzailetza jardunaldien orrian […]

Amejoramenduan izandako joku zikina argitzen duen dokumentalaz solasean

Asteartean 40 urte bete ziren Foru hobekuntza bozkatu zenetik. Garaian izandako joku zikinak argitzen dituen dokumentala abiatu du Nafarroa XXI ekimenak Mikel Soto gidoilari lanetan izan duelarik. Berarekin izan gara “Joku Zikina-Con las cartas marcadas” dokumentalaren nondik norakoak analizatzen baita garaian gertaturikoak ere. Orain herriz herri arituko dira dokumentala aurkezten eta asteburu honetan Agoitzen (Martxoak […]

Garraldako areto futbola txapelketako finala larunbat honetan izanen dira

Urte dexente daramate areto futbola zonaldean promozionatzen eta honen baitan jendea batzen. Gaur da eguna zeina emakumezko eta gizonezkoen txapelketek 15 urte eta 29 urte bigarrenek daramatela jokatzen. Pandemia garaia gailenduta topagune polita bilakatu da Garraldako Futbito lehiaketa eta honen inguruan solastu gara Oscar Anduezarekin. FINALAK17:30 Emakumezkoen finala – SeiHerri vs Kiñotas18:30 Gizonezkoen finala – […]

Pirimakume logoa

Emakumearen egunaren balorazio positiboa egiten du Pirimakume emakume sareak

Martxoaren 8a pasa da baina bertan agertarazitako eskakizunak darraite. Zaintzak partekatu eta sistema publiko baten pean egin beharra zein Pirinioetan berdintasun teknikarien beharra izan ziren nagusi, ahaztu gabe soldata arrakalak, indarkeria matxista eta beste arazo nabarmen. Horien guztien inguruan Pirimakume emakume sareko Itziar Senberoiz eta Nere Ubau izan ditugu gaurkoan. Haiek aipatu bezala geroz eta […]

Erabakitze eskubideari bidea emanen diete uztailaren 2an Pirinioak argiztatuz

Pirinioetako bidea deritzon ekimena jarriko dute martxan datorren uztailaren 2an. Ekimena Gure Eskuk, ANC, Omnium Cultural eta FEEC elkarteek abiatuko dute nazioen erabakitze eskubidearen aldeko aldarria agertzeko. Zita hau kontutan hartuta aurkezpena eginen dute bihar Garraldako Etxabarrengoan eta honetaz solasteko Gure Esku Dago ekimeneko Jexux Olaziregi izan dugu gurean.   Jexux Olaziregi Irati irratian