Burutu dugu Irati irratiko zozketa
Hauek dira saritutako zenbakiak
Hauek dira saritutako zenbakiak
Gaur Gupirinioko kidea den Ainhoa Elizalderen eskutik ezagutu dugu Elebetean Behin ekimena. Berarekin ere hitz egin dugu idatz diezaiogun Pirinioari liburuskaren inguruan. Ondoren, Hala Beditik hartutako elkarrizketa izan dugu Latinoamerikako egoeraz jabetzeko Fakun Aznarezen laguntzarekin. Izenburua: Urtarrilaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko
Urte berri honek egitasmo berri bat dakarkigu Pirinioetan. Bortuetako Euskalkien Forotik eratorritako lan bat abiatu dute bertako euskalkiak gure egunerokotasunean txertatzeko asmoz. Egitasmo honi Elebetean Behin deitu diote eta Pirinioko mahaiko euskara batzordeak eraman du aurrera Gupirinioko lan taldearekin batera. Hilabetez hilabete hamarna hitz edota esamolde plazaratuko dituzte. Honetaz, Gupirinioko kidea den Ainhoa Elizalderekin mintzatu […]
Uste baino beranduago hasi dugu urtea Egun On, Auñamendin. Baina lagun zaharrekin egoteko aprobetxatu dugu eta hainbat irratietatik buelta bat emateko ere. Gaur, Euskalerria irratian hasi dugu eguna Haritz Pascualen kronika jasotzen. Ondoren, Lesakara jo dugu,Xorroxin irratira Julen Zelaietarekin egotera ta bertako berriak jasotzera. Bukatzeko, Lekunberrin, Aralar irratian Martin Juanenarekin batu gara bertako kronika pasa […]
Urtarrilaren 4ean etorriko zaigu Garaioara bere “La increible historia de la pelota vasca” liburua aurkeztera, zeinetan Pasaka erakustaldia eginen duten ere. Euskal Pilotaren inguruko historia barnebiltzen duen 368 orrialdeko lan mamitsua egindakoa dugu Santiago Lesmes eta berarekin batera aritu gara bere lanaren inguruan solasean. Liburua liburudendetan salgai dago jadanik 24€ prezioan eta 3 urteko lanaren […]
Eguberriak faltan direnekiko atxikimendu eta gogorarazpena dakartzate. Ohikoak dira ere presoen inguruko ekimenak. Aurten bi hitzordu dira nagusi, abenduaren 31an Iruñean eta urtarrilaren 8an Bilbon. Honen inguruan solasteko eta presoen inguruko azken gertakarien inguruan solasteko Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zatorekin elkartu gara gaurkoan. Mikel Mundiñano Irati irratian
Aspaldi ez ginela berarekin egoten eta gaurkoan bai egin dugula Mari Mar Agosekin egoteko apustua, urteko azken kolaborazioa egiteko. Kolaborazio honetan liburutegiko funtzionamendu eta ordutegia azaldu digu eta urte berrirarte agurtu dugu elkar. Mari Mar Agos Irati irratian
Saioa Auzperriko liburutegian hasi dugu Mari Mar Agosen laguntzaz. Berak azaldu dizkigu gabonetarako dakarzkigun berritasunak. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Paul Bilbao Kontseiluko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, EAEn inmertsio linguistikoa ezartzeko akordioaren inguruan solasten dena. Izenburua: Abenduaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko
Lanean harrapatu dugu Igualar Kontsultoriako kidea den Arantxa Hernandez Lacalle. Auñamendiko Gizarte zerbiztuen mankomunitateak hala eskatuta Berdintasun diagnostiko bat egiten dabiltza. Horretarako, administrazioak, bertako langileak eta zonaldeko bizilagunekin elkarlanean informazioa jasotzen dabiltza. Arantxak maisuki erakutsi digu egiten dabiltzan lana, betiere etorkizun batean Berdintasuna iparrorratz izanik administrazio desberdinek lanean jar daitezen. Berak animatu gaitu diagnostiko honetan […]
Abenduko alea argitaratutako 250. alea izanen du Mendixut aldizkaria. Ospatzekoa da Nafar Pirinioan dagoen ahots honen jarduna eta hala eginen dute, beti bezala edukiz betetako aldizkaria plazaratuz. Gaur, Rita Labianorekin izan gara azaroko Mendixut errepasatzen eta datorrenari zertzelada batzuk ematen. Auñamendietan eskuratu nahi izanez gero Auzperriko Erburu okindegian, Auritzeko Bordan, Garraldako Xankoi harakindegian eta Aribeko […]