Herri izandakoak ur azpitik maketetara
Itoitzeko urtegiaren uren pean dira Artozki, Ezkai, Gorritz, Itoitz, Muniain, Nagore (zati bat) eta Orbaitz herriak eta hauek gogorarazteko asmoz, hauen zenbait argazki jaso ostean jarri ziren lanean Toño Villanueva eta Juan Jesus Leache herri hauetako maketak eratzen. 3 urte eta gero amaitu dute lana eta zenbait panelekin atondu dute erakusketa, zeina gaurkoan estreinatuko den. […]