Herri izandakoak ur azpitik maketetara

Itoitzeko urtegiaren uren pean dira Artozki, Ezkai, Gorritz, Itoitz, Muniain, Nagore (zati bat) eta Orbaitz herriak eta hauek gogorarazteko asmoz, hauen zenbait argazki jaso ostean jarri ziren lanean Toño Villanueva eta Juan Jesus Leache herri hauetako maketak eratzen. 3 urte eta gero amaitu dute lana eta zenbait panelekin atondu dute erakusketa, zeina gaurkoan estreinatuko den. […]

Susurros del Irati liburua aurkeztuko du bihar Kiko Lakok Agoitzen

Irati ibaia Aezkoan jaio eta Irunberrin amaitu egiten da, hainbat lurralde zeharkatuz. Bere ertzetan zenbait izan dira bizi izan diren istorioak eta horietako zenbait jaso ditu Kiko Lakok “Susurros del Irati” liburuan. Itoitzeko urtegia eta Agoitzen egondako fusilatuak pisu handia dute liburu honetan eta lau atal desberdinduetan beste zenbait gai jorratu izan ditu Iratiko bailaran […]

Egun On, Auñamendi! Itoizko kableen ekintzaren 25. urteurrena eta Aralar irratia

Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Itoizeko kableen mozketaren 25. urteurrena aprobetxatuz, ekintza horretan parte hartu zuen Julio Villanueva izan dugu, ekintza beraz eta desobedientziaren inguruan solasten. Izenburua: Apirilaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Carlos Orozek Energiari buruzko jardunaldiari buruz eta Itoitzen inguruko herrien egoerari buruz hitz egin digu eta ondoren Irkus Roblesek Inauteriei buruz hitz egin digu.

Gaurko saio hasieran Carlos Orozek Energiari buruzko jardunaldiari buruz, energia berriak tarteko, eta Itoitzen inguruko herrien egoerari buruz hitz egin digu. Ondoren, Irkus Roblesek Inauterien historia, jatorria eta egoerari buruz hitz egin digu. Izenburua: Otsailaren 26ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko