Herri lurren inguruko jardunaldiak izanen dira gaur eta bihar Iruñean

Zer nolako garrantzia duten herri-lurrak (komunala) gure inguruan. Hauen inguruko hausnarketa saioa izanen da gaur eta bihar Iruñean Aezkoako jardunaldietatik eratorritako beste jardunaldi batzuen bitartez. Aldi honetan, herri-lurren inguruan suertatutako gatazkei emanen zaie ahotsa eta baita herri-lurra horiek nola defendatu daitezkeen ezagutu ere. Antolaketan Aezkoako Batzarrea , Kultur Ola, Iratiko Bortuak, Aezkoa Kultur Elkartea, GAIT, […]

Aezkoako komunalarekiko konpromisoa berretsi zuen Kultur Komunalaren egunean

Larunbeatean Orbaizetan ospatutako jardunaldi batek egindako lanaren errepaso egin etaetorkizuneko lan-lerroak markatu zituen. Kultur Komunalaren eguna lemapean ospatu ziren Orbaizteako Kultur Olan larunbateankomunalaren inguruko jardunaldiak, zeinetan errepasatu egin ziren urte hauetan kudeaketa moduhonen inguruan egindako lanak, belaunaldi berriei transmisioa egitekoak eta baita kudeaketarenalorrean eginiko lanak ere. Jardunaldi hauetan iraganean eginiko lanei begirako bisita gidatua izan […]

Aezkoa mendiaren inguruko liburua ondu du Daniel Iriartek

Herriz herri aritu da Daniel Iriarte bertako ibilbide eta istorioak azaleratzen Naparbideak-Rutas Navarra proiektuaren baitan Aezkoa ezagutarazten eta herriak alde batera utzita duela bi urte Aezkoa mendiaren inguruko liburuaren proiektua ontzen aritu da Jose Etxegoienen laguntzarekin. Ibilbideak ez ezik, historia, ondarea, natura, toponimia, inguruaren erabilera, ekonomiaren garapena,… izan ditu hizpide Aezkoa Mendia liburukian. Berarekin izan […]

Aezkoako komunalak ezagutarazteko prozesua abiaraziko dute Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Artelanek

Aezkoak abiarazitako prozesu parte-hartzaileari segida emanen diote uda honetan zehar antolatutako komunala ezagutarazteko irteera dinamikoekin. Iazko udan izandako Udako Euskal Unibertsitatearen Ikastaroetan landu egin zen komunala eta argi geratu zen asko dagoela honen inguruan lantzeko. Irteera bakoitzean komunal horri eman diezaioketen erabilera landu eginen da, erabilera hori bera edo komunala ederki asko ezagutzen duen jendearen […]