Presoen etxeratze bidean urratsak emateko Nafarroako Martxa eta Donostiko mobilizazioa eginen ditu Sare Herritarrak

Euskal Preso Politikoen aferari aterabidea eman nahiean indarrak bikoiztu behar direla eta Sare Herritarrak zenbait mobilizazio aurreikusi ditu kurtso hasiera honetarako. Lehena, Lesakatik irailaren 29an irtengo den eta Nafarroa osoa zeharkatuko duen oinezko martxa izango litzateke. Bigarrena, urriaren 23an Donostian eginen den manifestazioa. Honen inguruan Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zatorekin solastu gara gaurkoan. […]

Preso eta iheslarien aldeko ekimenak bor-borka

Urte amaiera indartsua dator preso eta iheslarien aldeko dinamika pila antolatu baitituzte. Lehena larunbat honetan, Berriozarretik mobilizazioa abiatuko da Iruñeko gartzelaraino. Bestea Urtarrilak 9an izanen dena, auzo eta herrietan mobilizazioak deituko dituzte bidea direla aldarrikatzeko eta urteroko Bilboko mobilizazioaren ordezko izateko. Honen harira, 2M2=2€ dinamika jarri dute martxan ekarpen ekonomikoa jasotzeko. Baina kontua ez da […]