Egunon Auñamendi! Emakumeen ahotsa: Abaurregainako Hilarriak, Aurizberriko liburutegia, Pirinioetako ponentzia Bakartxo Ruizekin eta euskara kontuak aztergai

Emakumeen ahotsa bilakatu da gaur Irati irratia. Abaurregainako Hilarrien museoak ingurugiro saria jasoko du datorren urriaren 29an Madrilen, eta museoari buruz mintzatu zaigu Naiara. Aurizberriko liburuzainak ere kontu ugari ditu kontatzeko, tartean herriaren sorreraren 750 urteurrenaren karietara antolatutako ekitaldiak.

Pirinioetako ponentzia Nafarroako parlamentuan
Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria ere Irati irratian izan da, eta Pirinioetako ponentziaren inguruan bere alderdiak egindako proposamena ahobatez onartua izan dela adierazi digu. Horrez gain azken asteotan euskararen inguruan izan diren sententziak, Altsasuko gazteen kasua edota Skolae ere mintzagai izan ditu irratian.
Idoia Zabaltzak bere aldetik, hamabostean behin egiten duen gisara euskara kontuak izan ditu hizpide gurean, eta euskararen kontrako sententziak zehatz aztertu ditu.

Egun on, Auñamendi!

Izenburua: Urriaren 10eko saioa

Iraupena: 2:45 ordu

Klikatu hemen saioa jaisteko

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Iruzkindu