Kattalin Barber eta Herbaria proiektua saritua izan da Ekintzailetza sariketetan

Ekintzailetza sariketetan publikoaren aldetik bozka gehien jaso izanagatik Kattalin Barber Gutierrez Saraguetako gazteak eta bere Herbaria proiektuak sarituak izan dira. Herbaria proiektua urte t´erdi daramazki martxan baina jada oihartzun handia lortu du, loreekin zenbait sorkuntza eratuz eta baita loreak berak landatuz. Proiektu honen buru dugu Kattalin, zeina beste artisau zenbaitekin Aribeko Artisau azokan saldu ohi […]

Egunon Auñamendi! Emakumeen ahotsa: Abaurregainako Hilarriak, Aurizberriko liburutegia, Pirinioetako ponentzia Bakartxo Ruizekin eta euskara kontuak aztergai

Emakumeen ahotsa bilakatu da gaur Irati irratia. Abaurregainako Hilarrien museoak ingurugiro saria jasoko du datorren urriaren 29an Madrilen, eta museoari buruz mintzatu zaigu Naiara. Aurizberriko liburuzainak ere kontu ugari ditu kontatzeko, tartean herriaren sorreraren 750 urteurrenaren karietara antolatutako ekitaldiak. Pirinioetako ponentzia Nafarroako parlamentuanBakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria ere Irati irratian izan da, eta Pirinioetako ponentziaren […]