Hainbat kontu genituen hitzegiteke Josepe Irigarairekin eta datorren asteleheneko feriak aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu. Feriaren inguruan solastu gara bai baina baita abian jarritako gazteria ardatz duen parte-hartze prozesuaz ere. Azken honekin, oso pozik agertu zaigu ikusi baita Auritzeko gazteria prest eta gogotsu dagoela etorkizuneko Auritzen bere ekarpena egiteko.
Josepe Irigarai Irati Irratian:
