Literatura beltzadun kordel-orri bat hizpide aldizkaria aurkeztuko dute igandean Auritzen

Palencian salgai jarritako kordel-orri bat eskuratu zuen Nafarroako Artxibategi orokorrak. Kordel-orri horretan XIX. mende hasierako kontakizun bat ageri zen, zeina Auritz herria zuen oinarri. Bertan Juan Gastonek ustez eraildako familia oso baten kontakizuna dakar. Hala ere, pertsonaia existitu bazen ere, Saran akatu zituen bi pertsona eta Auritzen ez dira kontakizun honen arrastorik sumatu. Hala ere, […]

Auritzeko feriak eta gazteriarengan abiatutako prozesua hizketagai Auritzeko alkatearekin

Hainbat kontu genituen hitzegiteke Josepe Irigarairekin eta datorren asteleheneko feriak aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu. Feriaren inguruan solastu gara bai baina baita abian jarritako gazteria ardatz duen parte-hartze prozesuaz ere. Azken honekin, oso pozik agertu zaigu ikusi baita Auritzeko gazteria prest eta gogotsu dagoela etorkizuneko Auritzen bere ekarpena egiteko.   Josepe Irigarai Irati […]

Egun On, Auñamendi! Auritzeko Feriak eta gazteriarekin prozesua eta Intxorta elkartearen lanak Naiz irratian

Gaurko saioa Auritzeko alkatea den Josepe Irigarairekin solasean hasi dugu, alde batetik abuztuaren 15eko feriaren inguruan eta gazteriarengan abiatutako prozesuaz bestetik. Bukatzeko, Intxorta elkarteak egiten duen lana azaltzen duen Naiz irratiko erreportaia ekarri dugu gurera. Izenburua: Abuztuaren 8ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Auritzeko feriaren birmoldaketa eginen dute aurten

Igandean feria eguna zuten Auritzen. Dena den, aurten osasun krisia dela eta zenbait gauza moldatu eta beste zenbait kendu behar izan dituzte. Alde batetik ez da aziendarik izanen ezta azokarik ere. Bai izanen dena da Nasuvinsak atondu dituen etxebizitzei bisita eta garbitegi zaharrari bisita. Lehendabizikoa goizeko 9:30 etatik 12:30 etara izanen da aukera. Bigarrena, eguerdiko […]

Egun On, Auñamendi! Auritzeko “feriak” , ingurugiroa eta Zinemaldian, Bai iritzi artikulua

Gaurkoa Auritzen hasi dugu bertako alkatea den Josepe Irigarairekin batera. Berak azaldu digu zertan izan behar den igandeko “feria”. Ondoren, Hala Bediko lagunek ekologistak martxaneko kidea den Diego Cortazarri eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko, gaur Lohizune Amatriak Nafarroako Hitzan idatzitako Zinemaldian, Bai artikulua irakurri dugu. Izenburua: Irailaren 18ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]