Auñamendi aldeko egoerari aurre egiteko berpizteko asmoz bilkura deialdia egin du Pirinioan Lan eta Bizi egitasmoak

Pandemiak hainbat egitasmoren ekina bertan behera utzi zuen eta horietako bat izan da Pirinioan Lan eta Bizi ekimenarena. Pirinioan Lan eta Bizi garaian Pirinioan lan eta bizitzeko eskubidea borrokatzeko eta ahalbidetzeko dinamika bezala sortu zen. Azokak, mahai-inguruak, beste ekimenekin ekinaldiak,… betiere hemengo gizartearen ongizatea bilatu asmoz jardun izan dute. Hau dena berrartzeko, bilkura baterako deia luzatu dute, egoeraren analisi amankomun batetik hasita etorkizuneko erronkei begira jarri eta lanean jartzeko lehen mugarria litzatekeen bilkura izanen da alegia. Hau guztiaz bertako kidea den Joseba Martinez izan dugu gurean.

Bilkura asteazkena 25ean arratsaldeko 19tan Aribeko Juntetxean izanen da.

 

 

  

Joseba Martinez Irati Irratian:

Iruzkindu