Azken urteetako egoeraren okertzeaz jabetuta eta azken aldian Sindicato Medico-k Nafar Gobernuarekin izaten ari dituen negoziazioak ikusita Nafarroako Administrazioko gehiengo sindikalak grebara deitu du biharko (Otsailaren 15a). Helburu garbia dute deitzaileek, interes ezkutuen aurrean zerbitzu publikoak defendatzea da eta horretarako aterako dira kalera. Honen inguruan, LAB sindikatuko Nafarroako idazkari nagusia den Imanol Karrera izan dugu gaur gurean solasean
Imanol Karrera Irati Irratian: