Iaz ekintzailetzan zentratu ziren jardunaldiak eta oso arrakastatsuak izan zirela nabarmendu daiteke. Aurtengo edizioan egindako lanean eta bizi den errealitatean zentratuko dira. Jardunaldiak ostiralarekin hasiko dira (martxoak 24) Otsagabian. Bertan bertako produktuak balorean jartzea eta bertako enpresen zein autonomoen inguruko networkinga izanen da. Larunbatean, Erronkarin, nondik gatozen eta nora goazen hausnartzeko Kofi-Txokoak izanen dira eskola zaharretan. Jardunaldiak, azoka eta topaleku batekin amaituko dira, Nagoren izanen dena. Gaur honetaz solastu gara Irama Vela Gupirinioa taldeko kidearekin eta berak azaldu dizkigu jardunaldien nondik norakoak.
Jardunaldietan izena emateko: Gupirinioko jardunaldiak
Irama Vela Irati Irratian: