David De Andres meteorologo afizionatuari elkarrizketa eta honen lehen iragarpena aste hasiera honetarako

Afizionatua izanda ere iragarpen oso zehatzak egiten ditu Ezkarozeko bizilagun honek. David de Andres dugu txikitan egunkari paperak eskegitzen hasi zena haizearen norantza ezagutzeko eta orain buru-belarri dabilena hango eta hemengo mapak eta datuak irakurtzen eta analizatzen. Iragarpenak twiterren plazaratu ohi ditu eta horiek bere 5000 jarraitzaileei iristen zaie. Meteorologiaren gaupasero ere deitu izan diote baina zinez bere afizioa izugarri maite du. Gaur gurean aste hasiera honetarako lehen iragarpena egin digu, ostegunean bigarrena eginen dugularik.

Iragarpena (Elkarrizketaren 11′ 30” aurrera):

Astelehena (Martxoak 13): Goizean udaberri giroa hegoaldeko haizearekin. Eguerditik aurrera hodeiak ugarituko dira eta arratsalde erdialdetik aurrera euria etor leike. Tenperatura ere jeitsi eginen da eta haizearen norabidea aldatuko da, mendebalde eta ondoren ipar-mendebaldetik joz.
Asteartea (Martxoak 14): Prezipitazioak espero dira gehienbat goi-mendietan zeinetan elur kota 1400 metro inguruan kokatuko delarik. Arratsaldean hodeiak izanen dira baina ez da prezipitaziorik espero. Haizea ipar-mendebaldetik izaten jarraituko du egun osoan zehar.
Asteazkena (Martxoak 15): Goizean hodeiak eta ostarteak izanda ere, eguerditik aurrera eguzkiak hartuko du protagonismoa. Haizea ipar-mendebaldekoa izanen da hasieran eta aldakor eta indar gutxirekin izanen da. Hemen azken orduetan anti-zikloiaren sartzea nabaritu eginen da, egoera egonkortuz.

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu