“Sorginak euskal kulturan: errealitate historikotik gaur egungo mitora” hitzaldia emanen du Amaia Nausia larunbatean Nagoren

 Sorginak eta hauen idealizazio mitologikoaz arituko da larunbatean Amaia Nausia Nagoren. Zenbateko egia diren dakizkigun kontakizunak eta nolakoak ziren gaur egun uste ditugun sorgin haiek. Hitzaldiaren nondik norakoak jakinarazteko izan da gurean solasten Amaia.   Amaia Nausia Irati Irratian

Larunbatean burutuko da Nagoren Triatloia eta Emakumeen 4. triatloi herrikoia

Antsoaingoko eta Donibane Kirol Elkarteetako Triatloi sailek antolaturik eta Nafarroako Triatloi federazioak babesturik laugarren urtez ospatuko da Nagoreko Triatloia. Honen bueltan 3 froga desberdin topatuko ditugu, Olinpikoa, Supersprint eta Emakumearen triatloi herrikoia. Froga honen funtsa modalitate honetara lagun gehiago gehitzea litzateke eta horretarako aukera polita da Nagorekoa. Honen inguruan izan gara tarte batez antolatzaile lanetan […]

Ekimenez beterik dator Artzibarko Eguna

Artzibarko bizilagun eta bizilagun-ohiak jai giroan batzeko aukera ematen duen Artzibarko Eguna ospatuko da gaurtik hasita eta igandera bitarte Nagore eta Artzibarko zelaiaren artean. Mimo handiz, urtez urte errepikatzen den zita den arren beti badu toki berezia bertakoengan eta faltatu ezinezko eguna izan ohi da. Aurten Patxi Labordaren hitzaldi batek emanen dio hasiera gerora ohiko […]

Kontrabandoak izandako garrantzia barnebiltzen duen dokumentala proiektatuko dute Auñamendi Zinemakoek Nagoren

Auritzeko Garaitzeko Asikoek hasi ziren Auñamendi Zinema proiektuarekin eta udan zehar Auritzetik atera ere egiten dute. Aurten Nagoren eginen dute proiekzio bat bertan Nafarroako Filmotekarekin batera “Contrabando y evasión en el Pirineo Navarro” dokumentala eskainiko dute, Javier Goicoak gidatu eta protagonizatzen duena. Javier berarekin izan gara proiektua beren beretik ezagutzen.       Javier Goicoa […]

Larunbatean izanen da Nagoren Berdintasunaren aldeko II. Escape Rooma

12 urte dira Tramankulu Jolas Kooperatiboak hasi zuela bere jarduna, hasiera batean alaba baten urtebetetzearen harira jolas kooperatibo batzuk antolatzean. Ezkeroztik toki askotan izan dira eta baita garai berrietara egokitu, horietako bat Escape Room desberdinak sortu izan baititu. Horietako batekin datoz larunbata honetan Nagore herrira, Berdintasunaren aldeko Escape Roomaren bigarren zatiarekin alegia. Hau guztiaz solastu […]

Maitasunartzean jaialdia, natura eta artea batuko duen ekimena izanen da Lakaben

Duela 4 urte izan zen lehendabiziko Maitasunartzean eta ezkeroztik artea eta natura batzen jarraitzen dituzte Lakaben. 3 egunetako egitaraua prest dute baita bertaratuko direnendako tokia ere. Jaialdi honetan parte hartzeko Lakabe webgunean  duzue aukera uztailaren 20a azken eguna izanik. Hau guztiaz solastu gara antolaketan dabilen Nagorerekin.              Lakabeko Nagore Irati […]

Jardunaldi berriak antolatu ditu Pirinioko Mahaiak eta Gupirinioa dinamizazio taldeak martxoaren amaieran

Iaz ekintzailetzan zentratu ziren jardunaldiak eta oso arrakastatsuak izan zirela nabarmendu daiteke. Aurtengo edizioan egindako lanean eta bizi den errealitatean zentratuko dira. Jardunaldiak ostiralarekin hasiko dira (martxoak 24) Otsagabian. Bertan bertako produktuak balorean jartzea eta bertako enpresen zein autonomoen inguruko networkinga izanen da. Larunbatean, Erronkarin, nondik gatozen eta nora goazen hausnartzeko Kofi-Txokoak izanen dira eskola […]