Aste santurako iragarpena ekarri digu David de Andresek

Aste santuaren atarian izan dugu David de Andres gure meteorologoa jai egun hauetarako bere iragarpena eman zezan. Arraroa izanen da aste santua aspaldiko partez eguraldi egonkorra izanen baitugu.

Iragarpena:

Asteazkena eta Osteguna (Apirilak 5-6): Egun argitsuak zeinetan tenperaturak egunaren lehen orduetan baxuak edo hotzak izanen diren eta maximoak igotzen joanen dira. Haize bi egun hauetan iparraldeko joera izanen du eta horrek hodei gutxi edukitzea ekarriko du.
Ostirala (Apirilak 7):
Aurreko eguneko tankera berean izanen da, egun argitsua goi hodei solteren batekin eta ipar haizea nagusi izanen delarik. Tenperatura egunaren hasieran hotzak izanen dira eta oro har aurreko eguneko tenperatura berberak izanen ditugu.
Larunbata (Apirilak 8):
Egun argitsua ere hodei eskas batzuekin eta behe-lainoa hasierako orduetan. Tenperaturak apur bat behera eginen dute eta ipar-haizea izanen da nagusi.
Igandea (Apirilak 9): Hodei gutxi izanen duen eguna izanen da zeinetan haizea aldakor ibiliko den. Horrek Tenperatura igotzea ahalbidetuko duen.
Astelehena (Apirilak 10): hodei gutxirekin esnatuko gara baina pixkanaka hodeitza eratzen joanen da. Ipar-haizea berrezarriko da berriz eta honek tenperaturen beherakada bat ekarriko digu.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu