Aste santurako iragarpena ekarri digu David de Andresek

Aste santuaren atarian izan dugu David de Andres gure meteorologoa jai egun hauetarako bere iragarpena eman zezan. Arraroa izanen da aste santua aspaldiko partez eguraldi egonkorra izanen baitugu. Iragarpena: Asteazkena eta Osteguna (Apirilak 5-6): Egun argitsuak zeinetan tenperaturak egunaren lehen orduetan baxuak edo hotzak izanen diren eta maximoak igotzen joanen dira. Haize bi egun hauetan […]