Asteburu honetan gauzatu dira maiatzaren 28ko hauteskundeetatik eratorritako udaletan kargu-hartzeak. Egia da herri askotan itxaron beharko dutela bigarrren itzul batean hautagaitza aurkeztera, lehen deialdian ez baitzen inor aurkeztu.
Aurkeztu zirenen artean baziren batzuk hautagaitza bat baino gehiago zituzten herri eta bailarak. Artzin bi hautagaitza ziren eta alkatetza Artziko Herri taldeak eskuratu zuen 4 zinegotzi eskuratuta Concejos Unidos Por Arce-ren aurretik, hortaz Javier Diez izanen da Artziko alkate. Erroibarren, AIVEk hauteskundeak irabazi arren ez zuen lortu gehiengoa lortzea eta Haize Moreak eta Euskal Herria Bilduren akordio batek lehendabizikoei eman zien aginte makila Leire Remiroren eskuetan erori zena. Honekin AIVE kandidaturaren 20 urteko agintaldia amaitzen zen. Otsagabian ere ez zegoen argi, azkenean Mikel Aoizek jarraituko du alkate moduan EH Bildu eta Otsagabia kandidaturaren bozkak jaso ostean. Otsagabian Anduña kandidaturak irabazi zituen hauteskundeak, gehiengoa lortu gabe.
Beste herrietan bazekiten zein izango zen beraien alkatea kandidatura bakarra baitzegoen eta beste batzuk aldiz bigarren deialdira itxaron beharko dute euren alkatea zein izango den jakiteko.